XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Erleak zer ematen digute?

Eiztariak, danak arretaz entzuten ziotela, esan zien: eztago abere, egazti, zomorro, izakirik alerik ere, erleen aldean gutxiago eskatu ta auek aiña ematen duanik.

Danak zerbait, batzuek asko, ematen digute; Jaungoikoak guretzat egin ditu-ta: bañan eskatu ere, gutxi edo geiago, danak zerbait, eskatzen digute.

Danik emaillena bada ere, erleen aldean urri ta zekena izango da, auek ezer eskatu ez, eta danak baño geiago ematen digutelako.

¿Erleak zer eskatzen digute? Utsa, ezer ez.

Jana ta guzti berak billatzen dute, ta ori iñori lanik eman gabe, iñori kalterik egin gabe, baso-zelaietan, soro-larretan dabiltzala, uzta-aziendak ikutu gabe, zaitu bearrik ez dute, beren gora-berak ederki ta iñork bañon obeto dakizkite-ta: laguntzik ere ez, beren lan guztiak garai eta era onean egiten dituzte, ta iñoren bearrik ez: okuillurik bear ez, azpiak aldatzen ibilli bear ez, usai txarrik egiten ere ez, sendatzaille ta sendagaitik gogoratu (...).